Euskararen irakaskuntzarako proposamen zenbait

Argitaratua: larunbata, 14 apirila 1990, 9:40
Irakaslea mintzo

Iragan Uztailaren 20ko «Eguna»ko artikuluak («AEK kontrola eta borroka, autonomiaren eta profesionaltasunaren kontra») gogoetarako gaia eskaini dit, eta, batetik, artikulu horri darion aideak eta, bestetik, euskararen irakaskuntzan dudan eskarmentuak horretaraturik, ondoren dihoazkizue zenbait kontsiderazio eta proposamen euskal kulturaren onerako direlakoan; bereziki, euskara irakasleoi zuzenduak, erantzunaren zain geratzen naizela.