"Euskararen herria euskal hiztun" jardunaldiak

Argitaratua: ostirala, 27 azaroa 2020, 1:37
"Euskararen herria euskal hiztun" jardunaldiak

Iragarri genuenari jarraikiz, Euskararen herria euskal hiztun jardunaldiak izan ziren azaroaren 12an eta 13an, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak antolaturik.

15 aditu izan ziren hitzaldi, elkarrizketa eta mahai-inguruetan; 100 lagun inguru, berriz, online bidez jarraitzen. Kontseiluaren webgunean eskura dauka interesaturik dagoenak saio bakoitzari buruzko grabazioa eta laburpena.

Materiala Sarean jartzeaz gain, laburpen orokor bat egin du Kontseiluak. Halaber, badugu beste bide bat bertan esan eta egindakoen berri izateko, Twitterren erabilitako #EuskararenHerriaEuskalHiztun traol-hitzari erreparatzea, hain zuzen.

Hainbat gai interesgarri landu ziren; dena den, azpimarratzekoa da bereziki helduen euskalduntzearen esparruko bi jarduera izan zirela:

  • Nola kokatzen da helduen euskalduntzea hizkuntza-politikan? Zein dira instituzioen egungo erronka nagusiak? mahai-ingurua.

  • Zein bide egin behar du euskalduntzearen sektoreak hurrengo urteetan? elkarrizketa

Beste eduki interesgarriak

Kultura eta Hizkuntza Politika saila

Jardunaldiak datozen asteotan

Kultura eta Hezkuntza Politika sailaren eskutik, zenbait ekitaldi antolatu dira datozen asteotarako, beste erakunde batzuekiko elkarlanean gehienetan. Doan izango dira eta online parte hartzeko aukera egongo da ia guztietan, baina izena eman beharra dago parte hartu ahal izateko.