Euskara ikasteko baliabideak Sarean

Argitaratua: osteguna, 18 ekaina 2020, 12:34
Airtable

ELE (gaztelania atzerriko hizkuntza gisa) eremuan egin den proiektu bat du abiapuntu ekimen honek. María Estevez Funesek egin zuen galdera edo laguntza-eskaera bat Twitter bidez, gaztelania ikasten ari direnentzako baliabideak direla-eta. Hala, Esperanza Román-Mendozak erantzun zion besteak beste: datu-base bat eraiki eta osatzea proposatu zuen. Horren ondoren, beste hainbat pertsonaren lankidetzaren bitartez garatu da "Apps para aprender español", Esperanzaren gidaritzapean.

Posible litzateke euskararen esparruan horrelako zerbait gauzatzea? Izan ere, Ikasbilen badago baliabiderik eta orain arte Irakasbilen ere izan dugu horrelako ekarpenik; esate baterako sarrera modura (Euskararen ingurune digitaletik euskara-ikaslearen ingurune digitalera, 2019ko irailaren 13an argitaratua) edo artikulu batean eranskin gisa (berriki argitara eman den Hizkuntza-teknologiak hizkuntzen ikas-irakaskuntzan: zenbat aukera, hainbat erronka, eHIZPIDEren 95. zenbakian berriki argitara eman dena).

Oraingo proposamena harago doa: dokumentu itxi modura egin beharrean, nahi dutenen partaidetzarekin gaztelaniaz egindakoaren antzera euskara-ikasleentzako datu-base bat osatzea da asmoa. Horretarako, abiapuntu gisa, Esperanza Román-Mendozaren eredua kopiatu eta euskaratu dut; hona hemen emaitza:

Oinarrizko egitura badago; hemendik aurrera, egokitu eta batez ere edukiz betetzeko garaia da.

 

Beste eduki interesgarriak

Zornotzako Barnetegia

Euskararen ingurune digitaletik euskara-ikaslearen ingurune digitalera

Bi premiak bultzatuta (batetik, ikasleen ikastorduetarako Zornotzako Barnetegian dauden ikasteko geletan informazio sistematikoa ematekoa, ikasleek jakin dezaten euskara ikasteko ingurune digitalean zer duten eskura; bestetik, Eskola Futura proiektuko ikasleek ingurune digitalak euskararen irakaskuntzarako zer eskaintzen duen jakitekoa) ingurune digitalari buruzko informazioa modu sistematikoan bildu dute egileek eta fitxategi batean eskaini sarrera honetan.