"Euskara ere normalitaterantz" mahai-ingurua

Argitaratua: astelehena, 1 ekaina 2020, 10:53
Geroa euskaratik
  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
  • Hizkuntza-arloa:
    • Soziolinguistika
  • Bisitak: 120
  • Iruzkinak: 2
  • Gogokoak: 1

Kontseiluak abian duen 'Geroa Euskaratik' dinamikaren baitan, gogoeta sakonari tarte bat zabalduko zaio ekainaren 4an egingo duten Euskara ere normalitaterantz? mahai-inguruarekin.

Euskarak gizarte berdinzaleago, kohesionatuago eta demokratikoagoa eraikitzerakoan egin dezakeen ekarpenaz jardungo dute hiru adituk, norbere esparrutik: Josu Amezaga EHUko soziologoa, Idurre Eskisabel EHUko kazetaritza irakaslea eta Amelia Barquin Mondragon Unibertsitateko HUEZIko irakaslea eta hizkuntza aniztasunean eta hezkuntzan aditua. Gidari lanetan, berriz, Goizalde Landabaso arituko da.

Kontseiluak Martin Ugalde Foroarekin elkarlanean antolatu du mahai-ingurua. Hori dela eta, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean izango da 19:00etan. Entzuleek bertaratzeko aukera izango dute aldez aurretik martinugalde@kulturparkea.eus emailera idatziz gero; hala ere eta segurtasun neurriengatik, 25 lagunek baino ez dute izango solasaldia bertatik bertara jarraitzeko aukera. Dena den, Berriak streaming bidez eskainiko du. Horrez gain, galderak egiteko aukera ere izango dute entzuleek, #geroaeuskaratik traol-hitza erabiliz. Mahai inguruaren amaieran, galdera horietako batzuk hautatu eta zuenean egingo zaizkie gonbidatuei.

Show comments