"Euskara batua eta tokian tokiko erabilera: korapiloak eta erronkak" liburua

Argitaratua: astelehena, 18 maiatza 2020, 2:11
Euskara batua eta tokian tokiko erabilera: korapiloak eta erronkak

«Euskara batua eta tokian tokiko erabilera: korapiloa eta erronkak» jardunaldia egin zen ekainaren 1ean, Ezkerraberri Fundazioak eta Euskaltzaindiak antolatuta. Euskara informalari buruz gogoeta egitea izan zen helburua: euskalkien papera zein den, ahozko euskarak eta argotak nolakoak izan behar duten, gazte hizkerak... Mikel Zalbide, Adolfo Arejita, Joxerra Garzia, Inma Muñoa, Orreaga Ibarra, Xabier Euzkitze eta Asisko Urmeneta izan ziren hizlarien artean.

Bideoa aspaldi igo zuten [https://youtu.be/uPGe-ZaeuhY]

Orain, berriz, liburua argitaratu dute Euskaltzaindiaren Jagon bilduman.

Beraz, euskalgintzan esperientzia luzea duten aditu horien ekarpena irakurtzeko aukera dago. Gainera, pdf-a doan jaitsi daiteke eta ISSUUn ere badago eskura.

Hona hemen liburuak dauzkan atalak:

  • Hitzaurrea (Iñaki Irazabalbeitia)
  • Hitzaurrea (Andres Urrutia) 
  • Mikel Zalbide: Euskara batua eta eguneroko mintzamolde arruntak: zer dira eta zertarako? Biak nola uztartu? 
  • Adolfo Arejita: Euskara batua eta tokian tokiko erabilera: korapiloak eta erronkak. Sartaldeko hizkeratik gogoeta 
  • Joxerra Garzia: Euskara estandarra eta erregistro informalak
  • Inma Muñoa Barredo: Erregistroak, aldaerak, hizkera gazteak... zer egin dezake eskolak?  
  • Orreaga Ibarra: Gazte hizkerak, adierazkortasuna eta kode txandaketak
  • Xabier Euzkitze: Euskara (tra)batua 
  • Asisko Urmeneta: Informala = In Formola? Kolokiala = Koloniala?