Euskara-agirien baliokidetza aldatzen duen Dekretu berria

Argitaratua: asteazkena, 2017(e)ko abuztuaren 2(a)n, 10:45(e)tan
Baliokidetza 2017

Uztailaren 20an argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 187/2017 Dekretua, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko 297/2010 Dekretua aldatzen duena.

Izan ere, Dekretu horrek ez zuen barne hartu Euskaltzaindiaren B agiria. Halaber, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Aginduaren bidez Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma (HEOC) ezarri zen.  Ondorioz, beharrezkoa  izan da, batetik, Euskaltzaindiaren B agiria, eta, bestetik,HABEk emandako ziurtagiriak, gainerako ziurtagiriekin baliokidetzea.

Ondoko irudian dago  xedatutakoaren laburpena.

Baliokidetza 2017

Erakutsi iruzkinak