Euskaltzaindiaren mendeurreneko ekitaldietako bideoak

Argitaratua: asteazkena, 20 otsaila 2019, 10:10
Euskaltzaindiaren mendeurrena

Mendeurrena ari da ospatzen Euskaltzaindia. Egitarau oparoa prestatu dute horretarako:  ekitaldi instituzionalak eta artistiko-kulturalak, argitalpenak, jardunaldi akademikoak...

Jardunaldi akademiko horien artean,  honako hauek burutu edo aurreikusi dira besteak beste:

Bertaratzea edota gerora kronikaren bat baliatzea zen honelakoen berri izateko bidea garai batean, baina teknologien bitartez badugu orain aukera zabalagorik.  

Hala, bideetako bat da erakundeak Twitterren duen kontuari jarraitzea eta proposatzen diren traol-hitzei erreparatzea ( #euskaraehuntzen edo #mendeurrena orokorrak adibidez, ekitaldi jakin batenak #ahoskerajardunaldia bezalakoak...). 

Horrez gain, streaming bidez ere hedatu ohi dira honelakoak, @Irakasbil kontuan adierazten dugun bezalaxe. 

Euskaltzaindiak kanal bat ere badu YouTuben eta bertan jasotzen dute hainbat bideo eta bideo-zerrenda; adibide gisa, Iruñako urtarrileko ekitaldia eta Gasteizko otsailekoa.