Euskaltegiak eta aurrez aurreko jarduera

Argitaratua: astelehena, 25 maiatza 2020, 9:36
HABEren jakinarazpena

2020ko maiatzaren 22an hartu zuen Espainiako Ministro Kontseiluak maiatzaren 25ean EAEa II. fasera pasatzeko erabakia, eta maiatzaren 23an argitaratu zen EHAAn Unibertsitateaz kanpoko hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloko aurrez aurreko jarduera berriz hasi eta irakaskuntza jakin batzuetan sartzeko azterketak eta probak egitea arautzen duen Hezkuntza sailburuaren eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren Agindua.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Osasun saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaritzak euskaltegietan aurrez aurreko jarduera emateko gorde beharreko osasun-gomendioak jasotzen dituen txostena osatu du.