Euskalduntzearen umoreak

Argitaratua: ostirala, 11 maiatza 2007, 11:10

Irakaskuntza, oro har, gai serioegia da eta umoreak ez omen dauka hor tokirik. Errealitatea bestelakoa da, ordea. Umorea bizitzaren aro eta arlo guztietan agertzen da eta irakaskuntzan ere bere tokia bete beharko luke. Helduen euskalduntze-alfabetatzean erabilitako hiztegi eta gramatiketan eta gomendatuko liburu eta irakurgaietan umorea bera lantzeko edota umorearen bidez euskara lantzeko hainbat proposamen aurki daitezke, sarri askotan, liburu horien egileen asmoa besterik izan bada ere.
Beraz, umorea irakaskuntzaren beste euskarri eta baliabidetzat har daiteke, baldin eta neurriz eta egoki erabiltzen bada.

Beste eduki interesgarriak

Smiley Pixabay

Umorea hizkuntzen eskolan

Umorea aipatu egiten da Europako Erreferentzi Marko Bateratuan eta Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean. Hizpide aldizkarian ere argitaratu zen artikuluren bat edo beste horren inguruan. Baina badu tokirik eskolan?