Euskalduntze eta alfabetatze curriculuma irakasleen beharretara egokitua

Argitaratua: osteguna, 11 urria 2001, 12:55
Monografiak 4

IRALE Hezkuntza Sailaren menpeko programa bat da, Autonomia Erkidegoko irakasleak euskalduntzeko zeregina duena, eta haren lana, noizean behin, komunikabideen bitartez edo bestela ere gizarteratu izan da, baina ez beti behar besteko zehaztasunez edo eragiten dioten faktore  guztiak kontuan hartuz. Beraz, oso egoki eta estimatzekoa da oraingo aukera honetaz baliatu ahal izatea, gure lanaren berri sakon eta zehatza  ematen saiatuko baikara proposatutako gaiaren inguruan.