Zer esan nahi dugu eskolan hizkuntza erabiltzea esaten dugunean?

Argitaratua: astelehena, 17 otsaila 2020, 1:51
Ernesto Martín Peris

¿A qué nos referimos cuando hablamos de "usar la lengua para aprenderla"? hitzaldia eman zuen 2010ean Ernesto Martín Perisek. Horretan oinarritua, Bellaterra Journal of Teaching & Learning Language & Literature argitaratu zuten artikulu bat urte berean. 2011n, berriz, HIZPIDE aldizkarian ere argitaratu zen bertsio bat "Ikasleak hizkuntzaren erabiltzaile gisa: ikasgelako praktikak hizkuntzen irakaskuntzan" izenburuaz.

Hona hemen Martin Perisen ideietako batzuk:

  • “Hizkuntza erabiliz ikastea” kontzeptuak garapen handia izan du azken urteotan. Hizkuntza eta interakzioa egiteko garrantzitsua ari dira hartzen irakaskuntzaren planteamendu berrietan ezagutzaren garapenaren bitartekari diren heinean.
  • “Hizkuntzaren erabilera” aipatzen zenean, H2aren erabilera baino ez zen hartzen aintzat, eskolan bestelako hizkuntzak erabiltzea ikaskuntzarako oztopo gisa ulertzen baitzen. Gaur egun, berriz,  ikasleen H1ak edo bestelako komunikazio-hizkuntzek H1 komuna izan ezean ere badute tokirik  H2arekin batera erabilera horretan. 
  • Ez da ahaztu behar eskolan zein eskolatik at mintzaira bestelako lengoaiekin (sistema semiotikoekin) batera erabiltzen dela.
  • “Hizkuntza erabiltzea” eta “hitz egitea” parekatzen zen arren, eskolan H2an egindako komunikazioaren nolakotasuna kontuan izanda osatu egin beharko litzateke ikuspegia, mintzamenaren garrantzia albo batera utzi gabe.
  • Hizkuntza, elkarreragin sozialerako oinarrizko erreminta izateaz gain, norbanakoaren pentsamendua antolatzeko eta autokontrolatzeko erreminta ere bada, eta “erabilera” / “ezagutza” bereizketak indarra galtzen du H2aren ikaskuntzan. Azken finean, edozein ikaskuntza, H2arena barne, elkarrizketa-modu bat bezala uler daiteke.
  • Eskolako elkarreginaren kontzeptua eta horrek ikaskuntzarekin duen lotura aldatu egiten du planteamendu berriak, baita H2a ikasteko H1ak edo bestelako komunikazio-hizkuntzek duten tokia ere.
  • Diskurtso-praktika sozialetan parte hartzea litzateke hizkuntzaren erabilera; beraz, hitz egite edo idazte hutsa ez da soilik parte hartzea.

  • Ez da beharrezkoa ikasleek enuntziatuak sortzea H2a erabiltzen ari direla jakiteko.

  • Erabilera estetikoak badu garrantzirik, transakzionalaz (informazioa ematea) eta pertsonen artekoaz (elkarreragina) gain.

  • Hizkuntzaren erabilera kritikoari erreparatu behar zaio.

  • Eskolan hizkuntzaren erabileraren izaera gogoetatsua; zertan jartzen den fokua, esanahian edota forman.

  • Izaera multimodala du komunikazioak.

  • H2ko ikasleak diskurtso-praktika sozialetan parte hartzeko modu desberdinak daude.

  • Ikasleari transferitu beharko lioke prozesuaren kontrola irakasleak.


Beste eduki interesgarriak

Bestelako lankidetzak

Ikaslea hizkuntzaren erabiltzaile gisa: ikasgelako praktikak hizkuntzen irakaskuntzan

Aspaldian da aldarrikatua gizakiaren izaera sozialak ikasteko prozesu orotan duen eragina. Gizakiok gaur egun dakiguna, munduaz dugun ikuskera, giza harremanei zor zaie hein handi batean. Jaio eta hil arteko ibilbidea ahaide, adiskide eta lagunen konpainian egiten da nagusiki. H1 ere horrela ikasi genuen gurasoen lagunt zaz. Gure izaera sozialari esker izan dezakegu inoiz bizi izan ez ditugun esperient zien berri. Eta guk ere jakinaraz diezaiokegu lagun hurkoari berak inoiz bizi izan ez duenaren edo oraindik ez dakienaren berri. Izaera sozial hori, norberaren irit ziak, ezagut zak, pent samendua… besteri jakinarazteko ahalmen hori da, ezbairik gabe, giza zibilizazioen aurrerapenaren euskarririk behinena. Komunikazio-prozesu horretan funtsezko tresna da hizkuntza. Artikuluaren egileak bi alderdiei begirat zen die: hizkuntzari bere soilean, eta, gizakion arteko harreman sozialei, elkarreraginari, alegia. Bi ardatz horiek H2 ikastearekin duten loturaz gogoeta xehea egiten du. Merezi duen artikulua da, enurarik gabe.