Escribir es reescribir. La reescritura en las secuencias didácticas para la expresión escrita

Argitaratua: osteguna, 2016(e)ko irailaren 22(a)n, 10:59(e)tan
Idatzi

Writing is rewriting. Aipamen horrek azaleratzen du idazkuntzaren alderdirik zailenetarikoa: lehen bertsiora itzultzea, berori aztertzeko, hobetzeko eta azkeneko bertsioa doitzeko. DOLZek eta SCHNEUWLYk aditzera ematen dutenez, prozesu motela da idaztea, neketsua, joan-etorri handikoa, etenik gabeko berridazketak eskatzen dituena.

Euren esanetan, testu-generoetan oinarritutako sekuentzia didaktikoen helburuetako bat norberak idatzitako testuak aztertzeko, epaitzeko, berreraikitzeko eta hobetzeko  prestatzea da, hori guztia ikaskide baten testua bailitzan.

Horretarako lau jardun nagusi aurreikusten dute sekuentzia didaktikoaren bilakaeran:

  • Lehen ekoizpena - azken ekoizpena. Prozesua era horretara aurkeztuta, ikasleak badakite idatzitako testua berrartu, eraldatu eta hobetu beharko dutela.
  • Bikoteka edota taldean testuen gaineko eztabaida. Nagusiki lehen bertsioen inguruan, baina, betiere, irizpide jakinetatik abiatuta.
  • Ikaskideek idatzitako testuak hobetzea. Arazoak azaleratzen dituen testu bat jaso eta berridatzi beharko dute ikasi edota azaleratutako irizpideen arabera.
  • Testua ekoizteko irizpideak eta laguntzak. Aldez aurretik eskainiak, ezinbesteko iparrorratz bilakatzen dira lehen bertsioa idazteko eta azkenera iristeko.

Alegia, testu idatziak izan dezakeen bat-batekotasuna eraldatzea da neurri handi batean bilatu nahi dena.

Artikulua esteka honetan

Erakutsi iruzkinak
  • AINARA BAT TXEKIANainara maya urroz - og., 2017(e)ko aburen 24(a)n, 12:42(e)tan
    https://xorinokantharia.wordpress.com/2017/08/21/bikainak-joan-ziren-moskuko-jaietako-bi-bertso-zitak/

    ORorengAIN

    Orain ni, ORorengAIN.

    Hori soilik da.

    Inongo eskuizkribuk edo zirriborrok ez du bizirauten

    espekulatzeko,

    erre baititut.

    Inongo ediziok ez du datarik,

    inprimitutako ezer ez dut bereizten

    ez dut zenbakitzen ez eta saiatzen ere.

    eusten duzun bezala, bildumagile,

    ez duzu balioetsiko.

    Ez jarri poema hau zure apalean, kritiko,

    paper berezia airean desagertzen baita.

    Irakurri; hori da dena.

    ororen gain momentua hau da

    gure sakramentuaren hostia hartzeko

    desagertu aurretik.

    Hau da dagoen guztia.

Beste eduki interesgarriak

Cassany

La corrección de los escritos: del rojo a la nube. Daniel Cassany

Zuzenketak egitea lehen bezain garrantzitsua da; egun gehiago idazten delako eta testu onak ibilbide luzeagoa duelako. Horixe da, hain zuzen, Daniel Cassanyk “La corrección de los escritos: del rojo a la nube” artikuluan aditzera ematen duena.