Erreferentzialak: latinezko -alis eta -aris bukaerak

Argitaratua: asteartea, 17 azaroa 2020, 1:22
Iñaki Villoslada

Latinezko -ālis bukaera izenei erantsi eta adjektibo erreferentzialak lortzen dira (haien jatorrian izen bat dago). Izenak erroan –l likidoa bazuen -āris (alomorfoa) erabiltzen zen –disimilazioak eraginda Euskaraz adjektibo horiek honela ematen dira: 

  • latinez alisbukaera euskaraz -al 
    • plural, bokal, horizontal 
  • latinez aris bukaera euskaraz -ar
    • militar; singular. 

Adibide gehiago

  • abdominal, adberbial, arterial, artifizial, begetal, birtual, dual, epitelial, federal, fetal, fokal, horizontal, industrial, lineal, natural, nazional, neuronal, normal, orbital, pertsonal, potentzial, profesional, puntual, sozial, tangentzial, tonal, unibertsal, zentral...
  • bipolar, kontsular, korpuskular, modular, molar, molekular, muskular, nodular, nuklear, partikular… 

Adjektibo erreferentzialen inguruan honako hau esan zuen Euskaltzaindiak hitz-elkarketako arauan 

Aukera paregabea eskaintzen du [hitz elkarketak], orobat, erdal “izen + adjektibo erreferentzial” egiturak ordezkatzeko: esku-lan [sic] (trabajotravail manuel), aho-literatura (literatura oral / litterature orale) [...]. Bide honi eutsi behar litzaioke orain ere, ahal den guztian, erdal hitz-moldaera arrotzen menpekoegi bihurtu nahi ez badugu. 

Aholku horri jarraituz euskaraz funtsezko kultur ezaugarriak izen-sintagmak ordezkatu dezake gaztelaniazko rasgos culturales esenciales izen-sintagma, nahiz eta Euskaltzaindiaren Hiztegian kultural eta esentzial adjektiboek sarrera izan, eta joan den azaroaren 14an Diabetesaren Mundu Eguna izan zela esan dezakegu (ez zen izan diabetikoentzako egun mundiala aurten behintzat...).

Joerak joerahainbat termino emateko orduan bikoiztasunak sortu eta ugaritu dira

dialisi peritoneal eta peritoneo-dialisimuskulu-erlaxazio eta erlaxazio muskularmasa inertzial eta inertzia-masaardatz-simetria eta simetria axialadjektibo erreferentzial eta erreferentzia-adjektiboeklipse anular eta eraztun-eklipseindar intermolekular eta molekularteko indarzerga-pizgarri eta pizgarri fiskal. 

Beste termino batzuen kasuan, ordea, bikoiztasunak saihestu direla ematen du

masa puntualangelu zentral, forma lineal, funtzio esponentzial, aurora borealbolumen molareguzki-sistemaalbo-erreakzio…  

Bikoiztasunak bikoiztasun, -al / -ar bukaturiko zenbait adjektibo ez dira beti erreferentzial hutsakhortz-klinika, erreferentzial huts baten tokian agertzen da (clinica dental); bide beretik musika-notak, edo musika-kritika terminoak beste hizkuntzetako erreferentzialen tokian daude, baina una voz musical sintagman adjektiboak ez du erreferentzialtasunaz jokatzen, eta euskarak ez luke elkarketara joko musikal adjektibora baizik. Bide beretik, esaldi gramatikal edo gramatika-ikerketaerreforma konstituzional (konstituzioaren araberakoa) edo konstituzio-erreforma (konstituzioari egiten zaion erreforma).

Beraz, kontuan izan behar da -al, -ar bukaerarekin osaturiko adjektibo guztiak ez direla beti erreferentziazko hutsak –eta ezin dira ordezkatu hitz-elkarketaren bidez erreferentzialtasuna adierazten ez dutenean, Igone Zabalak (1997) ohartarazi zuen moduan. Horregatik, euskal hiztegiak jaso behar ditu gutxienez erreferentzial izanik adjektibo arrunten (kalifikatzaileen) arlora beren eremu semantikoa handitu dutenakIdazle zaharrak, ziur aski, desberdintasun horietaz bazuten nolabaiteko intuizioa eta Jones Lizarragak amorio paternala idazteko inolako konplexurik ez zuen izan, ez baita aitaren maitasuna adierazi nahi dena hor... Bide beretik idatzi zuenGloria eternalera heltzeko bidea Adv ** 6v. Ez gaztigu eternalaz, baiña bai tenporalazAx 566 (V 362). Eman beharko baitiotza laudorio eternalak Jaunari.

Mundiala!..., honaino iritsi bazara irakurtzen...


Gehiago jakiteko

Zabala, I. (1997). Argumentu-harremana / eremu-harremana: izenondo erreferentzialen euskal ordainen bila. Nazioarteko Terminologia Biltzarra (Donostia, azaroak 12-14).  https://www.uzei.eus/wp-content/uploads/2017/06/18-Igone-ZABALA.pdf