Entzutezko ulermena: irakaslerik gabeko ikasleak kontrolaturiko moduluak

Argitaratua: larunbata, 14 apirila 1990, 10:30
Beste iturrietatik

Azkenengo hamabost urteotan hizkuntz ikaskuntza eta hizkuntz irakaskuntzari buruzko ideiak neurri handi batean aldatuz joan dira.Hizkuntz pedagogian oso eragin handia izan dute nola ikasten den eta ikasleak nola ikasten duen ezagutzari buruzko aurreramenduek. Eragin hau hezkuntzako berrikuntza etenbakoetan (metodologian, ikas-materialetan eta irakas-tekniketan) isladatzen da.