Testu-ereduak A1 Entzumena: Prakak erosten

Argitaratua: ostirala, 13 maiatza 2016, 2:38
a1 entzumena langaiak

Ekintza komunikatiboa: Ama-semeek, esaldi sinpleak erabiliz eta adostasuna eskatuz, eguneroko gai arrunt baten inguruan elkarri esaten dizkiotenak ulertzea.

Prakak erosten

Ama-semeak dendan, prakak erosten.

Ama: Probatu galtzak, Oier!

Oier: Berriro?

Ama: Bai, berriro!

Oier: Ados.

Ama: Ez al dira handiak?

Oier: Ez, ez. Horrelako galtzak daude modan.

Ama: Eta kolorea gustatzen zaizu? Ilunak dira…

Oier: Bai, bai, beltzak nahi ditut. Beltzak edo batere ez!

Ama: Ongi da. Baina zuk ordainduko duzu, ezta?

Oier: Nik guztia? Ez izan xuhurra, ama! Erdia bakarrik, bale?