Testu-ereduak A1 Entzumena: Pilates ikastaroa

Publicado: asteazkena, 8 de otsaila de 2017, 12:53
a1 entzumena langaiak
  • Atala:
  • Jakintza arloa:
  • Trebetasunak:
  • Nivel:
  • Curriculum-arloak:
    • Langaiak: Testu-ereduak
  • Visitas: 609
  • Comentarios: 0
  • Favoritos: 0

Ekintza komunikatiboa: Herriko ezagun bat animatu asmoz ikastaro baten berri ematea, azal-azaletik.

Iñaki: Nondik zatoz, Garbiñe? Itxura ona daukazu.

Garbiñe: Pilates ikastarotik. Oso gustura nabil, egia esan.

Iñaki: Ona da osasunerako, ezta?

Garbiñe: Dudarik gabe. Horregatik dabil hainbeste jende.

Iñaki: Nabari duzu hobekuntzarik?

Garbiñe: Handia! Estres txikiagoa daukat. Arnasketek izugarri laguntzen dute.

Iñaki: Ondo dago jakitea. Agian, izena emango dut.

Garbiñe: Animatu! Oraindik badago lekua, Iñaki! Ez izan alferra.

Iñaki: Alferra? Aizu, nik gustuko dut gorputza mugitzea, e! Kirolzalea naiz.

Garbiñe: Bada, horixe egiten dugu pilatesen. Asko lantzen da malgutasuna.

Iñaki: Interesgarria, bai. Noiz dira saioak?

Garbiñe: Asteartero, arratsaldeko 8:00etan. Eta ez da garestia.

Iñaki: Tira, bada. Pentsatuko dut.