Testu-ereduak A1 Entzumena: Herriko arrandegian

Argitaratua: asteartea, 7 otsaila 2017, 1:00
a1 entzumena langaiak

Ekintza komunikatiboa: Herriko arrandegian, arrainaz eta prezioez esaten diren oinarrizko kontuak ulertzea.

Saltzailea: Egun on, aspaldiko! Zer moduz zabiltza?

Erostuna: Hainbestean, Joxe. Eta, etxean ere, denak ondo.

Saltzailea: Pozten naiz, bada. Eta, zer erosi nahi duzu?

Erostuna: Badaaa… zer aholkatzen didazu?

Saltzailea: Muxarra primerakoa dago, eta itsasokoa da, gainera. 

Erostuna: Muxarra? Ez dut inoiz jan. Goxoa al da?

Saltzailea: Arrain urdina da. Kostaldeko jendeak asko estimatzen du.

Erostuna: Horixe eramango dut.Prestatu, mesedez, bi lagunentzat.

Saltzailea: Ederki! Gustatuko zaizu.

Erostuna: Bai, jakina! Zenbat da?

Saltzailea: 13 euro eta 35. 

Erostuna: Tori 15. Bueltak, zuretzat. Hurren arte, bada!

Saltzailea: Nahi duzun arte, Ramon!