Testu-ereduak A1 Entzumena: Bertso Eguna

Argitaratua: ostirala, 23 iraila 2016, 12:05
a1 entzumena langaiak

Ekintza komunikatiboa: Komunikabideetan iragarritako ekitaldi baten gaia eta asmo komunikatiboa identifikatzea.

Bertso Eguna 2016.

Urtarrilaren 30ean, Donostian.

Eguerdian, saio musikatuak Kursaal pareko garagardotegian.

Arratsaldeko seietan, ekitaldi nagusia.

Eta gauean, afaria eta festa, Kursaalen bertan.

Hartu sarrerak bertsosarrerak.eus atarian. 

Bertsozale Elkarteak eta Donostiako Udalak elkarlanean antolatuta.

Euskal Irratiaren laguntzarekin.

Bertso Eguna iragarkia.

Euskadi Irratia: Faktoria irratsaioa (2016-01-15)