"Enseñar español en línea: retos, actividades y herramientas" liburua

Argitaratua: asteartea, 5 maiatza 2020, 8:43
L de Lengua 04 liburua

Ebook berri bat doan argitaratzea erabaki dute International House-formacionele.com-ekoek ELEko irakasleentzat, normalean blogean eskaintzen duten edukien osagarri gisa. Gaztelaniako eskoletan teknologia modu eraginkor eta profesionalean erabiltzeko proposamenak, aholkuak eta jarduerak bildu dituzte bertan. Horietako asko gure esparruan era erabilgarriak izan daitezkeelakoan gaude.

Sarreraz gain, beste 10 atal daude liburu labur eta interesgarri honetan; honako gai hauek landu dituzte, besteak beste: nola eraman teknologia eskolara, online klaseak hasteko jarduerak, eskolan erabil daitezkeen erremintak, bideoklaseetarako jarduerak, film edo telesail batean oinarritutako unitate didaktikoak, emojien erabilera, transmedia ikaskuntza edota irudi-formatu berriak.  Idazleei dagokionez, hauexek dira: Francisco Herrera (gure sektorean behin baino gehiagotan aritua; argitalpenaren editore ere bada), Eva Casarejos, Sonia Eusebio, Susana Ortiz eta Vanesa Casado. 

Creative Commons lizentziapean plazaratu dute eta, gainera, sarrera honetan txertatzeko baimena ere eman digute interesa duenarentzat aurkitzea eta irakurtzea errazagoak izan daitezen. Eskerrik asko.