Enseñar a leer, enseñar a comprender

Publicado: asteartea, 19 de abuztua de 1997, 12:55
Liburuak eta aldizkariak

HABE Liburutegiko katalogoan

Ez da samurra, gaur egun, hizkuntzak eskolan nola irakatsi behar diren jakitea, zeren eta eginki­zun hori helburu duten zientziak -linguistikoak nahiz psikopedagogikoak nahiz soziologikoak­beren planteamenduak berritzen jo eta ke ari baiti­ra. Izan ere, ikertzaileentzako suspergarri dirudi­keen egoera honek norabiderik gabe uzten du ira­kaslea, erreferente teorikoek finkatzeke dirauten bitartean.
Irakaskuntzaren esparruan teoria eta praktika uztar­tzea Jan neketsua izanik ere, liburuaren egileak bai irakurmenaren azpitrebetasunak lantzeko ariketa espezifikoak bai jarduera globalak biltzen saiatu
dira, azkeneko emaitza sekuentziatu gabeko jarduera-pila . bat izan ez dadin, teoriaren eta praktikaren
erlazio koherentea baizik.
Ildo honetan, aspaldiko dikotomiak (irakurtzen ikasi eta ikasteko irakurri, forma eta edukia, literatur tes­tuak eta bestelako testuak, etab.) gainditu beharra dago eta horien arteko hartu-emanak aurkitzen dituen eredu batean integratu.
Liburu hooen azken xedea, beraz, sendo oinarrituri­ko praktika pedagogikorako tresna bat eskaintzea da; oraingo bertokoa, ordea, irakasleei hizkuntzen irakaskuntzari buruzko gogoeta eragitea.
Autoreek leheo atalean diote hizkuntz irakaslea ez ezik irakasle guztiak ere gehien kezkatzen dituen arazoetako bat irakurriareo ulermena dela, alfabe­tatu beharra zeharo erroturik baitago gizartean. Hala, eskolan irakatsi ohi den idatzizko hizkerari buruz gogoetatzeak honako galderok egitera gara­matza: Zer da gizarte alfabetatuao irakurtzen jaki­tea? Zein, jakite horren lekua? Nola uztartzen dira giza harremanak eta gizabanakoen garapen kogni­tiboa?
Bestalde, irakurtzen irakasteko, irakurlearen prozesua ezagutzea premiazkoa dugu; irakurtzea zerlan den eta zerk eragiten dion jakitea ezinbestekoa da irakaskuntza-programa diseinatzerakoan. Gauzak horrela, bigarren atalean irakurmenaren prozesua esplikatzen duten eredu psikologikoak aztertzeari ekin diote, ereduotan sakontze aldera, elkarreragi­nezko ereduetatik abiatuz.
Hirugarrenean, irakurmena lantzen laguntzeko zeo­
bait funtsezko baldintza aurkit uko ditugu. _ Azpimarratzeo da, halaber, testuak ulertzeak izan
behar duela, derrigorrean, ikaskuntza horren arda­tza. Honi dagokionez, eta labur-labur bada ere, uler­menaren irakaskuntza zein egoeratan dagoen egun erakusten digute.
Aipatu irakaskuntzaren programaziorako elemen­tuak laugarren ataleao ageri dira, adibide frankotan emanak. Hona programazioaren hiru oinarriak: i) irakurketak «benetako» jarduera izan behar du esko­lan, funtzio eta testu guztietan; ii) irakaskuntza-jarduerek testua bere osotasuoean interpretatzea ekarri­ko dute; iii) irakurmenaren baitan daudeo azpipro­zesuak eta azpitrebetasunak erabili beharra.
Bosgarren atalean, azkenik, planteamendu teoriko berriekin bat datozen tresnak sortzeko premia ikus­ten dute, ahalik eta egokien ebaluatzeagatik; bai eta tradizio pedagogikoak gai horretara gainean eginiko ekarpen onuragarriak jaso ere.
Liburu hau, i990eao Rosa Sensat ele Pedu«o«ía saria irabazi zu990eao Rosa Sensat ele Pedu«o«ía saria irabazi zuena, iaz argitaratu zuten gaztelaniaz.
Pelix Sainz