Elkarreragina esploratzea

Argitaratua: osteguna, 2020(e)ko ekainaren 25(e)an, 14:00(e)an
2016.12_Clandfield

"Explorar la interacción. Nuevos enfoques para las actividades de expresión oral y de escritura" tailerra bideratu zuen Lindsay Clandfield adituak ELE BCN 16 topaketan. 

Honela zioen, gutxi gorabehera, tailerraren aurkezpenak:

Joko interaktiboak, arbel interaktiboak, jarduera interaktiboak, software interaktiboak... "zera interaktiboz" inguratuta gaude gero eta sarriago. Hizkuntz irakasleek ere interakzio edo elkarreraginari erreparatu diote beti, baina gizakien arteko elkarreragina izan da kezka. Pertsonaren eta makinaren arteko elkarreragina ez omen da beti hain eraginkorra hizkuntzen ikaskuntzan. Tailerrean honako hauek ikusiko ditugu: irakasleentzat orain zer esan nahi duen elkarreraginak, zein eratako online interakzioetan hartzen dugun parte eta horrek guztiak zer ondorio dituen ikasgelarako. 

Halaber, jarduera praktikoei begira ideiak eta lagungarriak emango zituela iragartzen zen.

Beraz, honelakoak aurkituko ditugu Clandfieldek 2016ko abenduan landu eta Interneten eskura dagoen materialean:

  • Guneetarako sarbideaz eta idazteaz gogoeta batzuk.
  • Jardueretan elkarreragina izateko zazpi baldintza.
  • Jardueren eredu batzuk.
  • Arazoak ekiditeko aholkuak: online eskola kudeatzeko pistak, netiketa.
  • Elkarreragina nola ebaluatu.

Bukaeran, orduan kalera ateratzear zegoen liburu baten berri ere badago testuan:

Clandfield, L. eta Hadfield, J. (2017). Interaction on line. Creative activities for blended learning. Cambridge University Press.