El enfoque basado en los géneros textuales y la evaluación de la competencia discursiva

Argitaratua: astelehena, 2016(e)ko urriaren 24(a)n, 12:20(e)tan
Angelica Alexopoulou

Gramatika-baliabideek zentzu berria hartzen dute testuaren ikuspegitik aztertzean. Horrela dio Angelica Alexopoulou-k eranskin eskaintzen den dokumentuan. Izan ere, testu-generoak eskaintzen duen perspektiba holistikoak aukera ematen du hizkuntza-baliabide guztiak ikuspegi ezberdinetatik lantzeko: funtzionala, nozionala, gramatikala zein pragmatikoa.

Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera, testua funtsezkoa da komunikazio-ekintza guztietan, hori baita igorlearen eta hartzailearen arteko kanpo-lotura objektiboa (122 or), eta horrek ikuspegi aldaketa burutzea eskatuko du hizkuntzen ikas-irakasprozesuetan aritzean: esaldiaren mugak gaindituz testua izatea berariazko azterketa-unitatea.

Horretarako, “testu” kontzeptua zertan den azaltzen du egileak artikulu honetan, eta, ondoren, testuaren hiru dimentsio nagusiak azpimarratzen ditu:

  • Komunikatzailea: komunikazio-asmorik ez duen testua eztestua da.
  • Pragmatikoa: testuingurutik kanpo testuak ez du zentzurik.
  • Egiturazkoa: estrukturarik gabeko esaldi-andana ez da testutzat hartuko.

Jarraian, testu-tipologiaren eta testu-generoen arteko mugak azaldu ondoren, testu-genero bat egituratzen duten elementu garrantzitsuenak azaleratzen ditu, linguistikoak zein testuinguruari dagozkionak: asmoa, erabilera-esparrua, superestruktura, makroestruktura eta mikroestruktura. Argi uzten du testuingurura egokitzen dela testua, eta azken honetan ageri diren baliabide linguistikoak testu-tipoetara, diskurtsoa osatuz testuinguruan lortu nahi diren helburuak ahalbide ditzaten.

Amaitzeko, ikuspegi honetan oinarritutako eredua ekartzen du dokumentura: Grezian atzerriko hizkuntzaren ezagutza egiaztatzeko, azterketa idatzian ebaluazio sumatiboa gauzatzeko erabiltzen diren irizpideak eta azterketa-adibide bat.

Alexopoulou, A.(2011): El enfoque basado en los géneros textuales y la evaluación de la competencia discursiva. ISBN 978-84-932766-4-5, 97-110 orr..