Edari alkoholdunak Euskaltzaindiaren hiztegian

Publicado: asteartea, 17 de abendua de 2019, 08:42
Iñaki Villoslada

Pattarra –likorea– (Iparraldean aguardient) baino ez zen edaten Euskal Herrian, sagardoaz gain, aparteko luxuetarako herrialdea ez zenean gurea. Orduz gero asko aldatu dira gauzak…, eta, egun, ahosabaia gozatzeko moduko hamaika edari alkoholdun dituzte eskura urzale ez direnek. Ikus dezagun nola azaltzen diren Euskaltzaindiaren Hiztegian haietako batzuk. Informazio gehigarri gisa hitzaren etimologiaren inguruko informazioa ere ematen dugu hainbatetan.

 

      ANIS. Latinetik: anisum.

      ARDO. Iparraldean arno. Aitzineuskaratik: ardano. Baxoerdi, txikito eta baso(-)erdi azaltzen dira Hiztegian

      BRANDY. Ingelesetik hartua. Jatorri nederlandarra: brandewijn.

      BERMUT. Alemanetik: wermuth.

      BIERA. Ipar. Latin arruntetik (biber) edo protogermanikotik.

      BOURBON. Ameriketako ingelesetik.

      BITER. Alemanetik: bitter.

      CAVA. Gaztelaniatik.

      GARAGARDO. Arana Goirik asmaturikoa, ikus biera eta zerbeza.

      GIN. Ingelesetik. Ez erabili ginebra*.

      KOKTEL. Ingelesetik: coctail

      JEREZ. Espainieratik. 

      KALIMOTXO. Euskaratik.

      KOÑAK. Frantsesetik: cognac.

      MISTELA. Heg. Agian italieratik.

      MOSKATEL. Katalanetik: moscatell.

      PATXARAN. Euskaratik: basaranetik eratorria.

      PONTXE. Ingelesetik: punch.

      PORTO. Portugesetik.

      RON. Ingelesetik: rum.

      SANGRIA. Gaztelaniatik.

      TEKILA. Mexikoko gaztelaniatik.

      TXAKOLIN. Euskaratik.

      VODKA. Jatorri eslaviarra.

      WHISKI. Gaelikotik ingelesaren bidez.

      XANPAIN. Frantsesetik: champagne.

      ZERBEZA. Heg. Latinetik (mailegu zelta). Kaña eta zurito hitzak azaltzen dira Hiztegian.

      ZURRAKAPOTE. Errioxako gaztelaniatik.

Bukatzeko, askotan edaria ordez markak zuzenean aipatzen ditugu edo jatorri-deitura –gehienak erdarakoak– edariak eskatzeko. Adierazpen izendatzaileak dira horrelakoak Euskaltzaindiaren 183. arauaren arabera. Horrelakoetan, marka eta marka horretako produktu baten unitate jakin bat edo produktu-unitate generiko bat, hizkuntzaren ikuspegitik, ez dira gauza bera, marka eta jatorri-deiturak izan bereziak dira, baina markaren unitate bat (edo batzuk) aipatzen dugunean birkategorizazioa jasan eta izen arrunten moduan jokatzen dute.

Informazio osagarria:  Ikasbil