Dramatizazioa euskararen irakaskuntzan, ahozko euskara lantzeko bide aproposa

Argitaratua: larunbata, 14 apirila 1990, 10:50
Gela irekia

Lantxo honen bidez dramatizazioaz baliatzea gomendatzen dizuet. Baina dramatizazio-mota hau, John McRae-k bere «Using drama in the classroom»* liburuan dioen bezala, rol-jokoaren, simulazioaren edo inprobisazioaren erabilera arrunta baino gehiago da. Berak dioenez, aipatu teknika horiek, batetik, irakaslearen asmamenaren menpe daude neurri handi batean eta ikaslearen partaidetza aktiboari eusten jakin behar da eta, bestetik, ariketa horiek sarritan mugatuak izaten dira. Aitortzen die, hala ere, hizkuntza landu edo sendotzeko duten balioa, baina ariketa horien prestaketa eta azalpenean ematen den denbora gehiegi dela iruditzen zaio ateratzen zaion probetxurako.