Dirulaguntza ala diru-laguntza?

Argitaratua: ostirala, 25 urtarrila 2019, 11:16
Iñaki Villoslada

Euskaltzaindiak Hiztegiaren 858 sarrera eta azpisarrera arautu berri ditu. Olentzeroren oparia, edo sortaldeko jakintsuena urtarrilean iragarri du eta...

858 sarrera berri edo berritu horietako bostetan buruaren forma aldatu du. Horietako bat dirulaguntza da (lehen diru-laguntza gisa ageri zena orain lotuta, hitz ihartu moduan, ematea erabaki du Euskaltzaindiak, Administrazioko erabilera kontuan hartuz). Hortaz, multzoa lexema bakartzat hartuta, guztiz lexikalizatua, azaltzen da Hiztegian.

Euskaltermek dirulaguntza hitza azaltzen den termino guztiak batera idatzita ematen ditu: banakako dirulaguntza (subvención individual), dirulaguntza arrunt (subvención corriente); dirulaguntza izendun (subvención nominal); dirulaguntza-lerro (linea suvencionable). Denek dute termino normalizatua/gomendu-ari dagokion haztapen-marka (terminoaren fidagarritasuna adierazten duena), beraz, Terminologia Batzordearen onespena dute.

Euskaltzaindiaren Hiztegian diru mugatzailea duten hitz elkartuen gainerako sarrerek Akademiaren 25. arauaren idazkera-irizpideei jarraitzen diete: diru etxe, diru-etxe; diru gose, diru-gose (iz. diruzaletasuna; diruzalekeria); diru-gose (adj. diruzalea); diru iturri, diru-iturridiru sari, diru-sari; diru sarrera, diru-sarrera; dirualdidirubide, etab.

Gomendioa. Ez erabili diru-laguntza edo diru laguntza idazkerak, erabili beti dirulaguntza.

Bukatzeko, kontuan izan subentzio hitza ez dela azaltzen Hiztegian, eta, horrenbestez, mailegu hori, administrazioko hizkera zainduan behintzat, saihets daiteke.


INFORMAZIO OSAGARRIA