Difusion-Prolinter Sarien II. edizioa: IKTak eta gaztelaniaren irakaskuntza

Argitaratua: ostirala, 4 martxoa 2016, 12:31
Premios Difusión-Prolinter

Difusion-Prolinter Sarien II. edizioko sariak eman eta irabazleen lanak aurkeztu dira berriki Madrilen antolatu diren "VII Jornadas Didácticas para profesores de ELE" jardunaldien baitan. Honako hau da ekimen horren helburua: gaztelania atzerriko hizkuntza gisa (ELE) irakasten den esparruan, IKTak baliatuta egindako irakasle-praktikarik onenak aitortzea eta saritzea.

Hurrengoak dira II. edizioan saritutako irakasle eta lanak:

  1. Pilar Concheiro"Woices en Reikjavyk" 
  2. Héctor Ríos: "CAGLIARIDENOCHE, una experiencia de prosumición en el ELE
  3. Antonio Ramos: "Con Ↄ de cine"

Prosumizioaz, Héctor Ríosen artikulu bat argitaratu zen Hizpide aldizkariaren 86. zenbakian: "Podcast bidez prosumiartuatu ELE eskolan. Kontsumitzaile pasibo izatetik eduki-prosumitzaile izatera".

Beste eduki interesgarriak

Hector Rios

Podcast bidez prosumirtuatu ELE eskolan. Kontsumitzaile pasibo izatetik eduki-prosumitzaile izatera

Azken urte hauetan, aipatzen da oso garrantzitsua dela ekintzara bideratutako ikuspegia lantzea, zertarako-eta garatzeko bai ikasleen autonomia, baita Life Long Learning kontzeptua edo bizitza osorako ikaskuntza ere. Ikasgelaren barruan eta kanpoan ikuspegi hori erabiliz lan egiten badugu eta ikuspegi hori web-tresnak baliatuz ezarriz gero, komunikazio- gaitasun digitala ahalbidetuko duten ikaskuntza-estrategiak sustatu eta ikasle autonomoen eta prosumirtutzaileen (kontsumitu + produzitu + elkarri eragin) kontzeptua garatu ahal izango dugu, atzerriko hizkuntzen ikaskuntzan. Artikulu honetan, Gaztelania Atzerriko Hizkuntza Gisa proiektu digitalen bidez (gure kasuan, podcast-en bidez) ikasteko prozesuen aldeko arrazoiak eman nahi dira. Lankidetzak eta talde-lanak garrantzi handia dute prestakuntza-prozesuetan. Horregatik, web 3.0 tresnek ahalbidetu eta areagotu egiten dute talde bateko partaide izatearen sentsazioa, eta, horrenbestez, komunikatzeko gaitasuna aro digitalean. Ekintzara bideratutako ikuspegia ikasgelara eramateak eta planteamendu hori zeregin digital bidez osatzeak ikuspegi zehatzagoa eman diezaguke irakasleon eta ikasleon prestakuntza-prozesuetan esku hartzen duten gaitasunez, jarrerez, prozesuez, trebetasunez eta jakintzez.

"Podcast bidez prosumirtuatu ELE eskolan" artikulua, egilearen aurkezpen laburra

HIZPIDE aldizkariaren 86. zenbakian argitaratu zen Héctor Ríosek idatzitako "Podcast bidez prosumirtuatu ELE eskolan. Kontsumitzaile pasibo izatetik eduki-prosumitzaile izatera" artikulua. Egilearen aurkezpena dago bideo labur honetan.