"Decálogo para la mejora de la docencia online" liburua

Argitaratua: astelehena, 21 iraila 2020, 1:13
Decálogo para la mejora de la docencia online

"Decálogo para la mejora de la docencia online. Propuestas para educar en contextos presenciales discontinuos" liburua plazaratu du irailean UOCek (Universitat Oberta de Catalunyak). Albert Sangrà izan da koordinatzaile eta zenbait adituren ekarpenak bildu dira. Online hezkuntza hobetzeko proposamenak izanik, lagungarri suerta dakizkioke halako prestakuntza baliatu nahi edo behar duen hezkuntza profesional orori. Salgai dagoen arren, sarean ere eskura jarri dute doan.

Sarrera eta epilogoaz gain, honako hauek dira arestian aipatutako kapituluetan landutako gaiak eta egileak:

  1. Online irakatsi eta ikasi: gizarte-tartea gaindituz (Albert Sangrà).
  2. Online ikastaroen diseinua (Lourdes Guàrdia).
  3. Online ebaluaziorako gakoak (Nati Cabrera eta Maite Fernández-Ferrer).
  4. Ikaskuntza aktiborako e-jarduerak (Marcelo Maina).
  5. Irakaskuntza ez presentzialerako nahitaezko erreminta eta baliabideak (Marc Romero).
  6. Funtsezko bost estrategia online irakaskuntzarako (Teresa Romeu).
  7. Gaitasunak garatzeko bitartekaritza pedagogiko eta teknologikoa (Antoni Badia).
  8. Gutxiago gehiago da: ikasteko, zuzenketa gutxiago eta atzeraelikadura gehiago (Teresa Guasch eta Anna Espasa).
  9. Ikasleengan jarrera digital kritikoak sortaraztea (Juliana E. Raffaghelli).
  10. Irakasleen zein ikasleen lankidetza sarean (Montse Guitert).

Interesaturik dagoenarentzat,  "bibliografia" eta "gehiago jakiteko" ataletan erreferentzia ugari dago kapitulu bakoitzaren bukaeran. Halaber, arestian aipatutako gai horiei buruzko webinarrak edo hitzaldiak ere badaude UOCen webgunean "Docencia no presencial de emergencia" esparruan.  

Erreferentzia

Sangrà. A. (koord.). (2020). Decálogo para la mejora de la docencia online. Propuestas para educar en contextos presenciales discontinuos. Editorial UOC. http://hdl.handle.net/10609/122307