Curriculumaren berrikuntza eta ikasle helduaren autonomia

Argitaratua: igandea, 10 urria 1999, 11:35
Monografia 3

Ez dago esan beharrik ikasteko, irakasteko eta ebaluatzeko finkatzen ditugun helburu eta xedeek gidatzen dutela curriculuma eta, ondorioz, baita klaseko pragmatika-lana ere. Hizkuntzen irakaskuntzan, ikasketen azken xede eta helburua hizkuntza ikastea da. Gizarteko aldaketek eta nazioarteko loturak gehitzeak hizkuntza ikasteko esperantza erabat berriak sortu dituzte: gero eta jende gehiago dago beste hizkuntzetan komunikatzeko gai izateko itxaropenez eta, beharbada, ez dute halabeharrez hizkuntza horiei buruzko irakaskuntza formala jasotzeko aukerarik. Horregatik, ikasleek hizkuntz gaitasun eta hizkuntz ikaskuntzari buruzko ezagupena jaso beharko lukete beren hizkuntz ikaskuntza formalean. Era berean, behar diren trebetasunak eta hizkuntzen erabilera eta ikaskuntzari buruzko ezagutza teknikoa izan beharko lukete.