«CUISENAIRE» erregleten bidez istorioak osatu

Argitaratua: osteguna, 14 abuztua 1986, 9:40
Bestelako lankidetzak

Mintzamena era askotan lan daiteke. Era guztiok beharrezko bezain probetxugarriak izanik, lerrootan euskararen irakaskuntzan erregletez baliatzeko iradokizun batzu proposatzen ditut. Mintzamena eratzeko sistema ernagarria daitekeela bait deritzot. Eta mintzamena ez ezik, idazmena ere antzeko bidetik abia liteke.