Competencia comunicativa : documentos básicos en la enseñanza de lenguas extranjeras / M. Llobera

Argitaratua: astelehena, 18 abuztua 1997, 11:00

HABE liburutegiko katalogoan

Liburu honetan komunikazio-gaitasunaren jatorrian eta bilakaeran egon diren egilerik eta testuri k garrantzizkoenak aurkituko ditu irakurleak. Jakina denez, "komunikazio-gaitasuna"ren kontzeptua planteamendu estrukturalisten krisialdiaren ondorioz sortu zen, bere baitara gramatikaren ezagutza ezezik erabilera linguistikoen arlo diskurtsiboa, estrategikoa eta soziolinguistikoa bilduz. Kontzeptu hori laurogeiko hamarkadan iritsi zen hezkuntza linguistikoaren esparrura, hizkuntz irakaskuntzaren plateamendu komunikatiboen eskutik. Artikulu-bilduma honetan Hymes, Hornberger, Canale, Widdowson, Cots, Bachman eta Spolsky- ren testu "klasiko" bihurtu direnak argitaratu dira gaztelaniaz. Lloberak dioenez, artikulu hauek argitara emateko bi arrazoi nabarmen daude: batetik, "kornunikatibo" aren kontzeptuaz egin ohi den aurkezpen okerra argitu beharra, zeren gramatikaren, literaturaren eta batez ere idazmenaren aurkako hizkuntz irakaskuntzarako hurbilpen gisa aurkeztu izan baita; bestetik, Hymesen funtsezko artikuluak hogeitaka urte bete ondoren, hizkuntz ikas/irakaskuntzako programak diseinatzerakoan paradigma aldatzeko premian egon gaitezkeelako-edo. Hymes hizkuntz komunikazioaren hainbat alderdi garatzen ahalegintzen da bere artikuluan, baita zerrendatzen ere erabilitako bideak nahiz barietate linguistikoak. Ildo horretan, competence vs. performance dikotomia chomskyarraren aurkako agertzen zaigu, hizkuntzaren sintasi-kontuak azaltzeko balio zezakeelako agian, baina inondik inora hizkuntzaren teoria orokorraren oinarri izateko. Lau arlo ditu Hymesen kornunikazio-gaitasunak: hizkuntz gaitasuna, egingarritasuna, onargarritasuna edo egokitzapena eta errealitatean gertatzea. Hornbergerrek, liburu honetako bigarren dokumentuan, Hymes, Canale eta Swainek egindako ekarpenak ugari aipatzeaz gain, zera ahalbidetzen du: a) Hymesen ikuspuntu etnografikoa zehaztasun handiagoz ulertzea; b) testuinguru sozial, kultural eta fisikoaz errazago jabetzea; e) testuinguru gaztelaniadun batean, itxuraz abstraktuak baina itzulpen zehatza eta interesgarria duten zenbait kontzeptu frogatzea. Komunikazio-gaitasuna didaktikan nola aplikatzen den azaltzen digu Canaleren artikuluak, eta ematen duen eredua Hymesena baino zehatzagoa den arren, ez da hura bezain programatikoa; hala ere, Hornbergerren ereduaz haratago iristen da. Canaleren aburuz, lau azpigaitasunek osatzen dute komunikazio-gaitasuna: gramatikala, soziolinguistikoa, diskurtsiboa eta estrategikoa. Kornunikazio- gaitasunaren aspektuok aztertu ondoren, beren ondorio pedagogikoak erakustera datorkigu. Hurrengo artikuluan, Widdowsonek, Hymesen proposamena azterkizun harturik, beronen aberastasuna agerian uzten du: "Hymesen iritzirako, linguistika, izan, hizkerari buruzkoa da... Chomskyren ustez, ordea, gaitasuna hizkera baino abstraktuagoa den zerbaiten ezagutza da". Hori horrela, komunikazio-gaitasuna ezagutzaren eta erabileraren araberakoa izango dela dio Widdwsonek; eta, era berean, hizkuntzen irakaskuntzarako hurbilpen komunikatibo batek lexikoa ardatz hartu behar lukeela sintaxiaren kaltetan, lexikoa ez baitira bakarrik hitzak, aztertzeke erabiltzen ditugun adierazpen eta jardunbide linguistikoak baizik.

Cotsek, Canaleren ikuspegitik abiatuta, ez dio heltzen gaitas un estrategikoari, gaitas un pragmatikoaren osagai gisa ulertzea zaila iruditzen zaiolako. Bestalde, elkarrizketaren analisirako zenbait elementu ikus clitzakegu rnoclu sistematikoan sarturik, esate baterako, ahalmena, autoestimua, txanda hartzen jakitea ... Bachmanek komunikazio-gaitasunaren bi arlo hancliak, gaitasun antolatzailea eta gaitasun pragmatikoa, definitzea hartzen clu bere gain. Hala, gaitasun antolatzaileak beste bi barneratzen ditu: gramatikala eta testuala. Gaitasun pragrnatikoak, berriz, ilokuziozkoa eta soziolinguistikoa ditu bere baitan. Bachmanen ereduan ezagutza estrategikoak ez du zerikusirik gaitasun antolatzaile eta pragmatikoekin, prozeclurazko ezagutza delako; beraz, gaitasun estrategikoa ez litzateke komunikazio-gaitasunaren osagai. Spolskyk komunikazio-gaitasunaren jatorrian sakontzen du eta, alcli berean, ikaslearen ezagutza- maila ebaluatzerakoan gaitasun horrek clakartzan oztopoak birpasatu. Azkenik, komunikazio-gaitasuna ikerketa konektibistarekin lotzen saiatu da zera esanez: "Itern berriak ikasteko, ez dago aurrez finkaturiko hurrenkerarik; eta hurrenkera naturala egotekotan, zabaltasun gutxikoa da, aurretiko ezagutzak eta hizkuntzarekiko harremanak eragina, hain zuzen", Artikulu hauek komunikazio-gaitasunaren azpiko konplexutasuna argiago ikusten laguncluko diote irakurleari, zalantzarik gabe.