2021erako Cervantes institutuaren irakasleentzako prestakuntza-eskaintza

Argitaratua: asteartea, 19 urtarrila 2021, 10:06
Cervantes institutua

Urtarrilaren 14an ireki du Cervantes institutuak 2021. urtean erakundean irakasleentzat antolatu dituzten ikastaroetako batzuetan parte hartzeko izena emateko epea. Beste batzuetarako matrikula-epea, berriz, laster irekiko dela iragarri dute.

Jardueretako batzuk gaztelania-irakasleentzakoak dira zuzen-zuzenean; beste batzuk, aldiz, edozein hizkuntzatako irakasleentzat izan daitezke interesgarriak. Gainera, maila desberdinetakoak aurreikusi dituzte: hastapenekoak, sakontzekoak eta lidergoa sustatzekoak.

Hona hemen online antolatuko diren ikastaroetako batzuk:

Aipagarria da ikastaro hauek guztiak Cervantes institutuak argitara emandako Competencias clave del profesorado de lenguas segundas y extranjeras deritzon markoaren araberakoak direla

Prestakuntza-jarduera horietako zuzendari,  tutore eta irakasleen artean gure esparruan irakasle edota artikulugile gisa aritutakoak ikusiko ditugu, hala nola Javier Fruns, Francisco Herrera, Javier Muñoz-Basols, Lola Torres, Vanessa Ruiz, Adolfo Sánchez Cuadrado  edo Javier Villatoro.

Informazio zabalagoa, 2021eko prestakuntza-jardueren orrialdean eta Cervantesen prestakuntzari buruzko webgune orokorrean. Azken honetan, gainera, beste erakunde batzuekin antolatzen dituztenak ere aurkituko ditugu laster.