Canadako elebiduntze-programa

Argitaratua: asteazkena, 27 apirila 1983, 1:20
Gai monografikoa

1960. urteetan Canadako politika nagusia, ingelesa eta frantsesa neurri berean ezartzea izan da. Eta hona geroztik zer gertatu den: 1963an Canadako Gobernadore jeneralak: «Elebitasun eta kulturabitasunari buruzko Erregimenaren izeneko taldea» antolatu du, Laurendeau eta Dunton jaunak zuzendari. Bost urte ondoren, 10 liburuko «B.B. txostena» (rapport «Bilingüisme-biculturalisme ») argitaratu dute, gomendio asko emanez: bi herrien berdintasuna, bi hizkuntzen erabilera ikastetxetan, administrazioan, lantegietan eta halakoak.