Bitartekotza interlinguistikoa eta itzulpen pedagogikoa

Argitaratua: asteazkena, 8 azaroa 2017, 1:20
L de lengua

Bitartekotza linguistikoaren kontzeptuaz mintzatu dira Inma Pedregosa eta Adolfo Sánchez Cuadrado L de Lengua  podcastaren 117. emanaldian.  Bitartekotza lingustikoari dagozkion gaitasunen garapenak badu tokirik ikuspegi komunikatiboan, hizlarien esanetan. Izan ere,  Europako Erreferentzia Markoaren lehendabiziko bertsioan (2001ean, hain zuzen; 2005ekoa da euskarazkoa) azaltzen dira jada bitartzekotza-jarduerak eta estrategiak, baina seguruenik ez dira ekoizpenekoak, hartzaileak edota elkarreraginezkoak bezain ohikoak hizkuntzen ikas-irakaskuntzan. Honako hauek ditugu, besteak beste, bitartzekotza-jardueren artean: ahozko interpretaritza eta idatzizko itzulpena. Areago oraindik, itzulpenak  irudi negatiboa du oraindik orain hainbaten ustetan. Dena den,  bitartekotzaren esparruko dekribatzaileak agertzekoak dira langai den Markoaren bertsio berrituan.

Itzulpen pedagogikoa ere izan dute mintzagai; esaterako, ze abantaila dituen eskolan eta  erabilera horri begira zeintzuk liratekeen irakasleek beharko lituzketen berezko ezagutzak. Itzulpena gelan modu eraginkorrean erabiltzeko adibide batzuk eman dituzte. Beste gai interesgarri bat hauxe izan da: ikusentzunezko itzulpena, kontuan izanda  gainera, itzulpena edo bitartekaritza bi hizkuntzen artekoa izan daitekeela (interlinguistikoa) edo H2 soilik erabilita (intralinguistikoa).



Beste eduki interesgarriak

Adolfo Sánchez Cuadrado

Bitartekotza interlinguistikoa ELE eskolan: itzulpen pedagogikoaren erabilerak

Itzulpena ez da urte luzeetan begi onez ikusi hizkuntzen ikaskuntzan, baina ageriago edo ezkutuago, erabilia izan da eskolan. Hau honela, egungo testuinguruan itzulpenak hizkuntzak ikasteko duen edota izan dezakeen egitekoa eta erabilera pedagogikoa ari dira berraztertzen sakon. Adibide gisa, 2001eko Europako Erreferentzia Marko Bateratuan sartu ziren jada bitartekotza-jarduera eta estrategiak (ahozko interpretaritza, idatzizko itzulpena, hizkuntza berean egindako laburpena eta parafrasia, besteak beste). Azken finean, XXI. mendeko hizkuntza-ikasleak gaitasun komunikatiboa garatzea izen behar du itzulpen pedagogikoaren (eta, hedaduraz bitartekotza interlinguistikoaren) benetako funtzioa