Bitartekotza, modan dagoen gaitasuna

Argitaratua: asteartea, 25 otsaila 2020, 9:13
Bitartekaritza

Azken urteotako curriculum-garapenei esker, eta, nagusiki, Europako Kontseiluak agitaratutako Companion Volume liburuan azaldutakoan oinarriturik, areagotu egin dira bitartekotza-jarduerak hizkuntzen ikas-irakaskuntzan. Modan dagoela dio Marta Sánchez-ek “La mediación en clase de ELE: una actividad potenciadora de la competencia plurilingue e intercultural” artikuluan.

Gizarte ekintzetan ardatz diren gaitasunekin batera —estrategikoa, komunikatiboa, autonomoa eta kulturartekoa—, bitartekotza zeharkako jarduera konplexua bilakatzen zaigu, eta hiztunari, ikasleari gure kasuan, hainbat gaitasun garatuak izatea eskatzen dio trebetetasun hartzaileetan zein sortzaileetan.

Kulturalki, eskutik doaz bitartekotza, gatazka eta konponbidea. Alegia, arazo baten aurrean hirugarren baten partaidetzaren beharra irtenbidea aurkitzeko. Ideia hori, elkar ulertzeko gai ez diren bi pertsonen arteko komunikazioa erraztu nahi duen hirugarrenaren beharra, giltzarri bilakatzen da hizkuntza-bitartekotzak lortu nahi duena ulertzeko.

Europako Erreferentzia Markoak (2005:110) dioenaren arabera, “bitartekotza-jardueretan, hizkuntzaren erabiltzaileak ez du esanahiak aditzera emateko ardurarik hartzen; bere ardura da bitartekari gisa jardutea zuzenean elkar ulertu ezin duten solaskideen (oro har, baina ez beti, hizkuntza desberdinetako solaskideen) artean. Bitartekotza-jardueren adibide dira ahozko interpretaritza eta idatzizko itzulpena, eta baita hizkuntza berean egindako laburpena eta parafrasia ere, hartzaileak jatorrizko testuko hizkuntza ulertzen ez duenean”.

Horiek horrela, bi solaskideren arteko bitartekotza-prozesuan mezuak deskodetzeaz eta birkodetzeaz gain, informazioa hautatu eta murriztu beharko du bitartekariak, eta mezuari lehentasuna eskaini kodifikatuta dagoen moduaren kaltean; erabakigarria baita  komunikazioaren arrakasta bermatzeko.

Beste eduki interesgarriak

L de lengua

Bitartekotza interlinguistikoa eta itzulpen pedagogikoa

"L de Lengua"-ren 117. podcastean, Adolfo Sánchez Cuadrado eta Inma Pedregosa izan dira gonbidatuak; landutako gaia, berriz, "La mediación interligüística y la traducción pedagógica en el aula de ELE". Bitartekotza interlinguistikoa eta intralinguistikoa zer den azaldu dute, eta lehendabizikoaren esparrukoa den itzulpen pedagogikoaz ere mintzatu dira.
Adolfo Sánchez Cuadrado

Bitartekotza interlinguistikoa ELE eskolan: itzulpen pedagogikoaren erabilerak

Itzulpena ez da urte luzeetan begi onez ikusi hizkuntzen ikaskuntzan, baina ageriago edo ezkutuago, erabilia izan da eskolan. Hau honela, egungo testuinguruan itzulpenak hizkuntzak ikasteko duen edota izan dezakeen egitekoa eta erabilera pedagogikoa ari dira berraztertzen sakon. Adibide gisa, 2001eko Europako Erreferentzia Marko Bateratuan sartu ziren jada bitartekotza-jarduera eta estrategiak (ahozko interpretaritza, idatzizko itzulpena, hizkuntza berean egindako laburpena eta parafrasia, besteak beste). Azken finean, XXI. mendeko hizkuntza-ikasleak gaitasun komunikatiboa garatzea izen behar du itzulpen pedagogikoaren (eta, hedaduraz bitartekotza interlinguistikoaren) benetako funtzioa
Iñaki Villoslada

Bitartekotza linguistikoa, konpetentzia berria

Bitartekotza linguistikoa (BL) boladan dago. BLa bitartekari batek burutzen duen hizkuntza-jarduera da, kode linguistiko –hizkuntza, aldaera edo erregistro– desberdinak darabiltzatenek elkar uler dezaten. Komunikazio-modu hori Europako Erreferentzia Marko Bateratuan (EEMB) jarduera integratzailetzat jo da, ekoizpena, harrera eta interakzioa (elkarrekintza) bateratzen dituelako. Artikulu honetan, bitartekotza profesionaletik bereizi ondoren, BL arrunt terminoaren erabilerara hurbildu da egilea, bigarren hizkuntzen, bereziki euskararen, irakaskuntzaren ikuspegitik.