2019ko aztertzaileak izendatzeko Ebazpena

Argitaratua: ostirala, 22 martxoa 2019, 9:54
EHAA

2019ko martxoaren 21ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eman da argitara HABEren zuzendari nagusiaren 2019ko martxoaren 8ko Ebazpena, HEOCen zedarritutako komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko 2019. urteko probetarako aztertzaileak izendatzeko dena.

Ebazpenaren eranskinean aipatzen diren pertsonak mailaz mailako aztertzaile izendatu dira, 2019an izango diren HABEren deialdietako entzumen-, irakurmen-, idazmen. eta mintzamen-probak zuzendu eta kalifikatzeko. Dena den, deialdiotan matrikulatuen kopuruak egindako aurreikuspenak gaindituko balitu, HABEren Ebaluazio-atalburuak zenbait aztertzaile mailaz alda lezake, beharrei egoki erantzun ahal izateko.

Aldez aurretik, 2019ko otsailaren 13ko Ebazpenaren bidez, proba horien Azterketa Batzordeko kideak, jarraipen-batzorde teknikoko kideak, epaimahaiak, tutoreak, lurralde-arduradunak eta lurralde-batzordeak izendatu ziren, antolaketa- eta didaktika-alorreko lanei ekiteko.