Egiaztatzeko probak 2020: izendapenak EHAAn

Argitaratua: ostirala, 21 otsaila 2020, 11:40
EHAA

Gaurko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eman da argitara 2020ko otsailaren 4ko Ebazpena, HABEren zuzendari nagusiarena, HABEren Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) ezarritako euskararen komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko proben 2020. ekitaldirako Azterketa Batzordeko kideak, jarraipen-batzorde teknikoko kideak, epaimahaiak, tutoreak eta lurralde-arduradunak eta lurralde-batzordeak izendatzeko dena.

Halaber, 2020ko otsailaren 5eko HABEren zuzendariaren Ebazpena ere eman da argitara, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean zedarritutako komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko 2020. urteko probetarako aztertzaileak izendatzeko dena.