2020ko maiatzeko txioak

Argitaratua: Tuesday, 2 June 2020, 11:42 AM
Twitter-1

Beste inoiz egin dugun bezala, 2017ko apirilean adibidez, hona hemen 2020ko maiatzean zehar @Irakasbil erabiltzaileak sareratutako hainbat txio. Twitter-erabiltzailea izan arren galdu badituzu, berreskuratzeko aukera duzu honela; erabiltzailea ez bazara, berriz, esparru horretan egiten duguna ikusteko modua duzu.

Izan ere, Irakasbil HABEren atari berria artikuluan adierazitakoari jarraikiz, honako hauek dira nagusiki txiokatzen direnak:

  • Webgunean jadanik landu edo gerora landuko diren gaien aipamenak.
  • Berriak
  • Jatorrizko hizkuntzagatik edota azkarrago aritzeagatik, Irakasbilen argitaratzeko itzuliko ez direnak.
  • Interneten, eta, bereziki Twitterren bertan, argitara emandakotik interesgarritzat jotzen dena (content curator edo ezagutza-bitartekari zeregina). 

Hauxe da 38 txio eta bertxio horien laburpena/hautaketa.