Begirada kritikoa planteamendu komunikatiboari (1)

Argitaratua: larunbata, 14 apirila 1990, 9:45
Beste iturrietatik

Lan honek (bi artikulutatik lehenengokoa) «Planteamendu Komunikatiboa»k oinarrian dituen ideia teorikoagoetatik batzuk aztertzen ditu. Adibidez, «hizkuntzako erabilera» eta baita «esangura» ere irakatsi behar genituzkeelako ustea, eta halaber, «trebetasunak» zein «estrategiak» irakastean beharrezko diren zenbait jarrera. Bigarren artikulu bat planteamenduaren alderdi pedagogiko batzuei buruzkoa izango da, «programa semantikoaren» ideiari buruz batez ere, eta orobat, materialei eta metodologiari dagokienez, «benetakotasunaren» auziaz. Artikulu bietan zera argudiatzen da: arazo hauen ikuspegi komunikatiboan nahaste izugarria dagoela. Bereziki azpimarratzekoa zera dugu: planteamendu komunikatiboak, dela hizkuntz ikasleek beren ama-hizkuntzatik ekar ditzaketen ezagutza eta trebetasunen aldetik, dela beraien munduarekiko esperientzia kontuan hartzeko unean, huts egiten dutela.

Beste eduki interesgarriak

Irakasleen prestakuntza

Begirada kritikoa planteamendu komunikatiboari (2)

Artikulu honek (bitatik bigarrenak) Planteamendu Kamunikatiboaren aspektu pedagogiko batzuk aztertzen ditu; besteak beste, «syllahus semantiko»aren ideia eta «benetakotasunaren arazoa materialetan eta metodologian. Planteamendu Komunikatiboak. gehienetan. alderdi hauek oso modu sinplifikatu eta ilun samar lantzen dituela iradokitzen du Swan-ek; gainera, hizkuntz irakaskuntzarako plonteamendu zuhurrak syllabus semantikoak eta formalak integratzea eskatzen du eta bereziki idatzitako ikas-materialak eta benetakoak konbinatzea. Halaber, Planteamendu Komunikatiboak ez du aintzat hartzen ama-hizkuntzak bigarren hizkuntzaren irakaskuntzan duen garrantzi handia.
Egilearen eskutik

Dogmaren aurka: Michael Swan-i erantzuna

"Begirada kritikoa planteamendu komunikatiboari" izenburupean Michael Swan-ek idatzi eta oraingoaren aurreko bi zenbakietan (39/1 eta 39/2) argitaratu ziren bi artikuluei erantzuten die oraingo honek. Argudiatzen denez, Swanek desitxuratu egiten ditu gaur egun «planteamendu komunikatibotzat ezagutzen den hori eraiki duten ideiak, eta Swanen argumentuak ere berez kontraesankorrak dira. Autorearen ustez, Swanek huts egiten du lHI-ELTaren teoría edo praktikaz berak duen jarreraren frogak edo euskarriak eskaintzerakoan eta, horrela, erasotzen dienei merezigabe egozten dien hoben berberaren errudun bihurtzen da bera ere.