Bases para el nuevo paradigma formativo de la Era Internet. Pere Marquès

Argitaratua: osteguna, 7 apirila 2016, 10:50
Pere Marques

Internetek sortarazi duen kulturak hezkuntza paradigma berria eskatzen duela dio Pere Marquesèk Bases para el nuevo paradigma formativo de la Era Internet (v.7.0) aurkezpenean, besteak beste, aldaketak ekarri dituelako bai helburu-mailan, bai baliabideetan, bai ikasleengan, azken hauek  gero eta gaitasun digital garatuagoa dutelako, eta ondorioz, gero eta autonomoago bilakatzen ari direlako euren ikas-prozesuetan.

  • Curriculuma. Gaitasunetan, informazioaren kudeaketan eta garapen pertsonalean ardaztua, oinarrizko ezagutza teorikoa baztertu gabe.
  • Baliabideak. Teknologian eta baliabide didaktikoetan pentsatzen hasi aurretik, lortu nahi diren helburuak eta indarrean jarriko den eredu metodologikoa erabaki.
  • Ikas-jarduerak. Ezagutzaren eraikuntza pertsonala helburu duten ikas-jarduerek (esanahia eraiki eta zentzua esleitu) denbora gehiago eskatzen dute. Baita partaidetzen oinarritutako metodologiek ere.
  • Ikasle inplikatua. Ikas-jardueretan, ikasleriaren inplikazioa da ikas-prozesuaren abiapuntu eta oinarri.
  • Irakasleria. Gaitua eta konprometitua. Ikasleen arrakastan, irakaslearen gaitasuna da eragilerik handiena.
  • Komunitatea. Ingurukoengandik jasotzen dituzten iritziek, begiruneek, aukerek eta abarrek eraginda osatzen dute ikasleek irudia. Hezkuntzan eredua da dena.