"Bai horixe": nahiz euskaltegian, nahiz telebistaz, euskara ikasten hasteko saio erraza

Argitaratua: osteguna, 14 abuztua 1986, 9:05
Gai monografikoa

Badirudi telebistari ere euskararen irakaskuntzan barrena abiatzeko garaia iritsi zaiola. Aspaldi honetan airean zebilen asmoa dagoeneko mahai gainean daukagu eta aukerak zehazten eta definitzen hasi garen ordu honetan, telebistari ahalik eta probetxurik haundiena ateratzea beharko luke xede izan.
Horrek gaurregun (euskaltegiei euskalduntze prozesuan berez dagokien lehentasuna kendu gabe) multimediara garamatza edota multimediari buruzko eztabaidari aurre egitera behintzat. Ez multimediari euskalduntzearen prozesuan erabateko ahalmenik ikusten diogulako; ez da horrenbesterako. Bide horretatik joko ez bagenu, ordea, kom,unikabideek euskararen irakaskuntzari eskaintzen dizkioten abantailak ez genituzke behar bezala aprobetxatuko eta eginahal guztiak beharrezko zaizkigun garai honetan hori ez litzateke zilegi.