Ba al dago bizitzarik atazetan oinarritutako irakaskuntzatik harago?

Argitaratua: ostirala, 10 iraila 2010, 8:55
Hizpide 75

Ez da asmatu oraindik hizkuntz irakasle eta ikasle guztien gogobeteko ikasbidea. Artikulu honetan, begiratu egiten zaie ikasbide bat baztertzeko eta beste bat lehenesteko, hizkuntz irakaskuntzaren alorrean erabili ohi diren arrazoiei. Dirudienez, arrazoi horiek ez daude beti ere proba sendoetan sustraiturik.

Ikasbiderik eraginkorrena zein den zehaztearren egindako ikerketek makina bat aje eta behaztopa dituzte aurrean. Eta ikertzeko ahaleginak egin direnean, ez dira beti gailendu eraginkortasunaren sailkapenean ikasbiderik modernoenak, salduenak, itxuraz erakargarrienak.

Atazetan oinarritutako irakaskuntza zabal-zabal hedatu zen aurreko hamarkadan. Baina 2005etik aurrera gainbehera nabarmena dago gaiaren gaineko nazioarteko argitalpenetan. AOIk bere onena emana duelako ote? Hizkuntza esparru formalean ikasten denean, komunikazioa helburu, hizkuntz formez arduratzeak ere adituen arreta piztu du berriro ere.

Hizkuntzari objektu gisa begirat zeko ahalmena: kontzientzia metalinguistikoa, lorpen-emaitzen aurresalerik garbiena izan zen helduen euskalduntze-alfabetatzean burututako azterlan batean.

Badago zertaz gogoeta egin ikasle bakoitzaren profila kontuan harturik, ikasgela, esparru informalaren ekarpena eta teknologia berriak elkarrekin uztartu eta zeinek bere aldetik ere hiruki horretan zer eskain dezakeen zehaztekoan.