13. Comprender al docente

Argitaratua: osteguna, 11 urtarrila 2018, 12:52
Gabriel Diaz Maggioli

"Competencia metodológica para la enseñanza y el aprendizaje" ikastaroa. Miramar 2016.

Irakaskuntza ez da ikasgelako ateak itxita bakardadean burutzen den eginkizuna. Jarduera soziokulturala da, non irakasle bakoitzak erabakitzen duen egiteko horretan zein mailatan parte hartuko duen.

Heziketa-erakundea irakastera bideratutako kolektibo batek osatzen du, eta jokoan dira aldagai endogeneoak eta exogeneok, hala nola, usteak eta balio-aukerak, zer estadiotan dauden irakasleak, zer jarrera duten erakundearekiko eta irakaskuntzarekiko, eta, zer esanik ez, erakundearekiko. Pertsonari eta testuinguruari dagozkien aldagai hauek irakasleak irakaskuntzari aurre egiteko modua errazteko edota zailtzeko ahalmena dute.

Irakasleen bizitza-zikloa

HUBERMANek bost estadiotako ibilbide bat proposatzen du irakasleen bizitza profesionala irudikatzeko. Azaltzen dituen aldiak ez dira, ez linealak ezta argiak ere; lausoak dira eta batetik bestera igarotzea gatazka profesional bati irtenbide bat ematearen ondorio omen da.

  1. Karrera sarbidea. Irakas-jarduera irakasten ikastean ardazten da. Biziraupena
  2. Egonkortzea. Irakaskuntzarekiko konpromezua eta autonomiaren garapena
  3. Bi norabideren artean gauzatzen da: a) ikerketa eta dibertsifikazioa (irakas-estrategia ezberdinak aztertu; ezagutzak areagotu; aldaketak…); edota b) asegabetasuna eta hortik ondorioztatutako galdera: langintza aldaketa?
  4. Hemen ere beste bi bide urratzen dira: a) lasaitasuna eta lortutako garapenaren onespena; eta b) kontserbadurismoa: malgutasunik eza eta ezkor aldaketen aurrean.
  5. Erretiroaren atarian. Betebehar profesionaletatik urruntze bat ematen da eta gero eta denbora gehiago ematen da jarduera pertsonalak burutzen.

Garapen profesional iraunkorrerako lan-markoa

Irakasleak zein garapen-estadiotan dauden irudikatzeko, bi aldagai hartzen ditu kontuan DIAZ MAGGIOLik: a) oinarri kontzeptualaren eguneratze-maila, eta b) zein mailatan kontzientziatu dagoen bere garapen-profesionalaren beharraz.

Eredu honek azaldu nahi du, ibilbide profesionalaren memento ezberdinetan, irakasleek zein neurritan eta zein modutan eragin dezaketen heziketa erkidegoan.