Autoikaskuntza: zenbait eztabaida-gai

Argitaratua: ostirala, 10 iraila 2010, 9:15
hizpide 75

Gero eta ezagunagoak, eta, erabiliagoak dira teknologia berriak hizkuntzen irakaskuntzaren alorrean. Bestalde, estu loturik ageri zaigu gaur egun autoikaskuntzaren kontzeptua teknologia horiei. Eta gero eta gehiago dira, halaber, sistema horren bidez ikasten ari diren ikasleak. Beasaingo udal euskaltegian irakasle diharduen artikulugilearen iritzia da ez dela oraindik lortu autoikaskuntzan aurrez aurreko eskola-saioetarako metodologian lortu den garapen-maila. Bere proposamen nagusia da, merezi duela tokian tokiko ingurunea kontuan hartu eta BOGA euskarria alderdi komunikatibotik indartu eta osatu, sistema horretatik ari den ikaslea hizkuntza erabiltzaile osoa bihurtzeko bidean.