Arazi (eta II)

Argitaratua: astelehena, 6 martxoa 2017, 9:55
Alex Mungia

Aditz arazleen bidez adierazten da norbaitek zerbait egitera behartu duela norbait. Beraz, ez da gauza bera: 

  • 1.       Liburu horiek egoitzako egongelara eraman ditugu.
  • 2.       Liburu horiek egoitzako egongelara eramanarazi ditugu.

Forma dela eta, kontuan hartzeko oharrak:

-a + arazi =  arazi

kantatu > kanta > kantarazi

-e + arazi =  earazi

ahalbidetu > ahalbide > ahalbidearazi

-i + arazi =   iarazi

aditu > adi > adiarazi

-r + arazi =   …rrarazi

agertu > ager > agerrarazi

 

Erregimena dela eta:

Buruhauste batzuk agertzen dira, zenbaitetan, arazirekin batera agertzen  den  aditzaren  erregimenak  sortuak.  Esaterako, nola esan behar da:  Jonek Mireni etorrarazi dio  edo  Jonek Miren etorrarazi du? Ikus adibide hauek:

etorri > etorri da

etorrarazi > etorrarazi du

Lankideek etorrarazi dute nagusia.

saldu > saldu du

salarazi > salarazi dio

Zorrek etxea salarazi diote lagunari.

lan egin > lan egin du

lan eginarazi > lan eginarazi dio

Egunean, 14 orduz lan eginarazten diote

 

Erregimen bereziko aditzen aditz arazleak DU erregimenekoak dira, nahiz eta osagarri zuzenik (NOR kasurik) ez duten.

 

Adibidez:

  • Proteinek eboluzionatu dute. (*Proteinak eboluzionatu dira).
  • Gizakiok eboluzionatu dugu. (*Gizakiok eboluzionatu gara).

Era honetako aditzak dira honako hauek:

 

bibratu, bidaiatu, boxeatu, bozkatu, brikolatu, desfilatu, dimititu, dirdiratu, erreakzionatu, errimatu, eskiatu, esprintatu, flotatu, funtzionatu, hibernatu, irakin, iraun, itsastatu, migratu, obulatu, oszilatu, patinatu, pertseberatu, pibotatu, planeatu (hegazkinak), sufritu, ziatu.

 

Nola jokatu asmatzeko, erreparatu adibide horiei:

-BIZIDUNAK

 

+ BIZIDUNAK

Musikak leku urrunetara bidaiarazten du irudimena.

 

BAINA

 

Musikak leku urrunetara bidaiarazten die entzuleei.

 

Sumendiak itsasoko ura irakinarazten du.

BAINA

Hondamendiak eragindako kalteek animaliei migrarazten die.

 

Horrelakoetan, aditzak subjektu  biziduna  eskatzen  duenean,  datiboan  ageri  da (Kalteek animaliei migrarazten die), baina subjektua bizigabea bada, absolutiboa (Ura irakinarazten du).

INFORMAZIO OSAGARRIA


Beste eduki interesgarriak

Alex Mungia

Arazi (I)

Askotan, zalantza sortzen zaigu aditz “arazleak” idaztean. Horregatik, lehenik, azter dezagun zer dioen Euskaltzaindiaren 23. arauak eta zer agertzen den Euskaltzaindiaren Hiztegian.