"ALTE Jokabide egokien printzipioak" argitaratu da

Argitaratua: asteartea, 15 abendua 2020, 11:00
ALTE Jokabide egokien printzipioak

2020an hogeita hamar urte bete ditu ALTE erakundeak (The Association of Language Testers in Europe, hau da, Hizkuntza Aztertzaileen Europako Elkarteak). Une honetan dauden hogeita hamahiru osoko kideen artean HABE dago ALTEn Eusko Jaurlaritzaren izenean.

ALTEk dituen helburuak kontuan izanik eta HABEk egun dituen zereginen baitan, ALTE Principles of Good Practice txostena euskaratu eta plazaratzea erabaki da, euskara ikasten ari diren ikasle helduen ebaluazio zein egiaztatzegintzan diharduten irakasle eta aztertzaileentzat interesgarria eta erabilgarria izango delakoan.

Hirugarren edizioa da 2020koa; 1994an egin baitzen lehendabizikoa eta 2001ean bigarrena. Erreferentzia-dokumentu integral gisa planteatu da; bestela esanda, hizkuntza-probak sortzean zein aplikatzean ALTEko kide eta afiliatu guztiek sinatzen dituzten jarraibideen multzo koherente gisa dago landuta eta egituratuta.

Interesaturik dagoenak, bi bide ditu liburuxka eskuratzeko. Alde batetik, online dago pdf formatuan Irakasbil webgune honetan zein ALTErenean. Bestetik, paperezko argitalpena ere badago; 2 euroan dago salgai, eta liburudendetan lor daiteke edo HABEra bertara eskatuta, info@habe.eus helbidera mezua bidaliz.

Beste eduki interesgarriak

ALTE: Principles of Good Practice 2020

ALTE: "Principles of Good Practice 2020"

"Principles of Good Practice" (Jokabide egokien oinarriak) dokumentuaren hirugarren edizioa plazaratu du ALTE erakundeak berriki. Bi argitalpen daude honen aurretik: 1994an egin zen lehendabizikoa eta eta 2001ean bigarrena. Hizkuntza-probak sortzean eta aplikatzean ALTEko kide eta afiliatu guztiek sinatzen dituzten jarraibideen bilduma koherentea osatzea da asmoa.
ALTE Jokabide egokien printzipioak

ALTE Jokabide egokien printzipioak 2020

ALTE. (2020). ALTE Jokabide egokien printzipioak (Hitzurun, itz.). HABE. (Jatorrizkoa, 2020an argitaratua).