7. Algunos enfoques contemporáneos en el aprendizaje de lenguas

Argitaratua: astelehena, 24 apirila 2017, 4:09
Diaz Magglioli

Competencia metodológica para la enseñanza y el aprendizaje ikastaroa. Miramar 2016.

Urteak aurrera egin ahalean, 70eko hamarkadan gorputza hartzen hasi zen ikuspegi komunikatiboa ortodoxia bilakatu da hizkuntzen ikas-irakaskuntzan, nahiz eta, ordutik hona, egundoko aldaketak jaso dituen gizarteak, nagusiki teknologietan oinarrituta. Horren ondorioz, proposamen didaktiko berriak aurkitu nahi izan dira hizkuntzen irakaskuntzan,  besteak beste, garai hartan pentsaezinezkoak ziren hizkuntza inputak ahalbidetzen dituztelako informazio eta komunikaziorako teknologiek. Emanaldi honetan, ortodoxia hori apurtu nahi izan duten hiru proposamen azaltzen dizkigu DIAZ MAGGLIOLI adituak: 1) Ikuspegi lexikoa, 2) Edukiaren eta hizkuntzaren ikaskuntza integratua, eta 3) Atazetan oinarritutako ikuspegia.

Ikuspegi lexikoa

“The lexical approach” liburuan Michel Lewis-ek aditzera ematen duenez, lexikoa da hizkuntzaren eta komunikazioaren oinarrizko osagaia, ez gramatika, ez funtzioak, ezta testuak ere. Hizkuntza gramatikalizatutako lexikoa dela dio, eta ez lexikalizatutako gramatika. “Chunk”-en garrantzia azpimarratzen du — elkarren ondoan eta elkarrekin erlazioa duten hitz multzoa —, H1aren eskurapenean haurrak jasotzen duen input-kopuruaren ehuneko handia chunkek osatzen dutelako, eta adierazpenean jariotasunaren euskarri direlako.

Lewis, M. (2001). Planteamendu lexikala: ELTren egoera eta etorkizunerako proposamena. Itzulpen Saila 43

Edukiaren eta hizkuntzaren ikaskuntza integratua

Edukien ikaskuntzara bideratutako ikuspegi kognitiboa da, zeinetan bigarren hizkuntza bat erabiltzen den curriculum-edukiak irakasteko eta ikasteko, eta, bien bitartean, hizkuntza bera ere. Curriculum-edukia da, horrenbestez, hizkuntza ikasteko bidea.

Atazetan oinarritutako ikuspegia

Ataza bilakatzen da H2aren ikas-irakaskuntza prozesuan oinarrizko unitate, helburu izanik hizkuntzaren erabilera erreala, eta ez alderdi linguistikoen lanketa. Esanahiaren eraiketa ahalbidetuko duten atazak landuko dituzte ikasleek, bizitza errealean parte hartzeko aukera eskainiko dutenak.

Willis, J. (1999): Atazatan oinarritutako ikaskuntzarako lan-markoa. Itzupen Saila 41

Hona hiru proposamenak Richards-en eta Rogers-en ereduaren arabera: