Alfabetatze teknikoa

Argitaratua: larunbata, 21 apirila 1984, 9:15
Bestelako lankidetzak

Euskaldun askok -nahiz euskaldunberri nahiz euskaldunzahar- ez dugu aukerarik izan geure ikasketak euskaraz egiteko. Dakiguna eskuharki erdaraz ikasia dugu. Hau, jakina, euskarak pairatu duen eta oraindik ere pairatzen ari den mendekotasunaren ondorio besterik ez da.