Aldi

Argitaratua: asteartea, 10 urtarrila 2017, 10:09
Alex Mungia

Nola idatzi ALDI: loturik, bereizita edo marratxoz?

Lehenik eta behin, ikus dezagun zer dioen Euskaltzaindiaren Hiztegiak:

1 iz. Aipatzen den ezaugarria duen denbora-hedadura. Hemengo aldia egin duzu.

2 iz. Garaia. Aldian aldiari dagokion eran jokatu.

3 iz. Denbora. Ez da gaitzik aldiak ez daroanik (esr. zah.).

4 iz. Gertaera edo ekintza baten gauzatze bakoitza. Hurrengo aldian.

5 iz. Hurrenkera batean, norbaiti edo zerbaiti dagokion unea. Ik. txanda. Orain nire aldia da.

6 iz. Denboran zehar gertatzen den zerbaitetan bereiz daitezkeen zatietako bakoitza. Ilargiaren aldiak.

7 iz. Aldartea. Santuek ere izaten dituzte aldiak eta ordu ilunak. Aldi onak, txarrak, gaitzak.

8 iz. Hizkl. Aditzaren gramatika-kategoria, aditzaren denbora gramatikala azaltzen duena. Ik. lehenaldi; orainaldi; geroaldi. Aditzaren aldiak.

(…)

 

Gero, nola idatzi behar den jakiteko, Euskaltzaindiaren 25. arauari erreparatuko diogu:

 

Loturik idaztekoak dira bigarren osagaia -aldi, -buru, -gizon, -(g)une, -(k)ide, -(k)ume, -orde duten izen-elkarteak: agintealdi, belaunaldi; batzordeburu; legegizon; zerbitzugune; baliokide; bulegokume; sailburuorde. Loturik idazten dira, orobat, bigarren osagaia -gai edo -alde duten  hainbat  elkarte:  erregegai edota industrialde modukoak. 

 

Eta, Euskaltzaindiaren Hiztegian bilaketa aurreratua eginez gero (hitz-amaieran ALDI jarrita), horrela osaturiko hitz-mordoa eskuratuko dugu: agintaldi, argialdi, berrogeialdi, legegintzaldi, zinemaldi

Hala ere, arau nagusia loturik idaztea bada ere, salbuespenak egin daitezke lehen osagaia luzea edo hitz-juntura bihurria duten elkarte berrietan: kapitalismo-aldi, administrazio-gune, erredakzio-buru, lehendakari-gai.

 

Oker

zuzen

Gogoeta-aldi

Gogoetaldi

Itxaron-aldi

Itxaronaldi

 

 

INFORMAZIO OSAGARRIA