2017ko AEK-ren VI. Didaktika Topaketa

Argitaratua: asteazkena, 2017(e)ko urtarrilaren 25(e)an, 11:59(e)an
AEK

VI. Didaktika Topaketa urtarrilaren 28an egingo dugu Donostian,  Gipuzkoako Bazkundean. 123 lagunek eman dute izena bertan.

  • Hasteko,  ordubete inguruko bi saio eskainiko ditugu aukeran lehenengo tartean. 

  1. Mintzola Fundazioko Josune Zabalak ahozkotasunaz jardungo du; zer den, zergatik eman garrantzia eta klaserako pista batzuk emango dizkigu (AIZU aldizkarian egindako elkarrizketa). 
  2. Aurten gure ECPak [Euskaltegiaren Curriculum Proiektuak] osatu behar ditugunez, HABEko Agurtzane Maiz teknikariak azalduko digu ECPa zer den eta nondik datorren; zalantzak argitzeko tartea ere egongo da.

  • Bigarren atalean, berriz,  hiru aukera izango ditugu.

  1. AIZU!-koekin batera interes-talde bat osatuko dugu galdera bati erantzun nahian: "Nola erabili AIZU! klasean?". 
  2. Andoni Tolosak eta Hector Riosek "Norberaren Ikas- Alorra" norberak ikasteko ingurune pertsonala zer den azalduko digute, ikasteko autonomia eta XXI. mendeko teknologiarekin lotuta. 
  3. Bea Salaberrik aurkeztuko digu,  Iparraldeko AEK-k azken bi urteotan talde trinkoekin burutu duen esperientzia berritzailea.

  • Horren ondoren, goizari bukaera emateko Mintzodromoa egingo dugu goizean zehar ikusi eta entzundakoez solasteko.