Adibide guztiek araua agortzen dutenean eta araua ez denean eredu

Argitaratua: asteazkena, 13 azaroa 2019, 1:42
Villoslada

1986an, Euskaltzaindiak maileguzko hitzen idazkerari buruzko Uztaritzeko adierazpena egin zuen, maileguzko hitz berriei buruzko Euskaltzaindiaren erabakiak aditzera emateko. Bertan, latinezko —cretum bukaerak euskaraz —u ematen zuela adierazi, eta lau adibide eman zituen: diskretu, dekretu konkretu, sekretu.

Ez dago Euskaltzaindiaren Hiztegian —kretu bukaera duen beste hitzik; beraz, lau hitz horiek jakinda, araua ez ezik —kretu bukaera duten hitz guztiak ere badakizkizue. Ez da gutxi jakitea!

Bestetik, latinez —idus bukaerak (adjektiboak sorrarazten dituena) euskaraz —u egiten du arau beraren arabera: partidu, (partida hobetsita), deskuidu, sentidu, apellidu (gaitzetsita), baina honako hauek ere jasota daude Hiztegian: likido, solido, azido, fluido, gluzido, hibrido, hominido, libido, oxido… Hori dela eta, batzuek eskatu dute araua espresuki aldatzea, nahiko “estupidoa” delako mantentzea.

Informazio osagarria: EBE.